![]() |
|
![]() |
|
|
2008.eko apirilaren 23an
Zundan-ek berriro OpenOffice.org bulegotikako suitearen 2.4.0 bertsioa eskuragarri utzi du EuskalGNU elkartean. Honako sistema eragileentzako eratua dago: Debian GNU/Linux (eta banaketa honetan oinarritzen diren sistemak: EusLinux, Ubuntu, EHUX, e.a.), RedHat Linux (eta antzekoak: Suse, Fedora, Mandrake, e.a.); MacOS X (Intel arkitekturan); Windows. Deskargatzeko joan EuskalGNUko OpenOffice.org atalera, honako helbidean: On dagizuela! 2008.eko martxoaren 13an
Zundan-ek komunitatearekin hartutako ardurarekin jarraituz
GNOME mahaigainaren 2.22 bertsioaren euskaraketa landu du.
Aurrez euskaratuta zeuden mezu guztiak berriro gainbegiratu dira banan bana zeuden akatsak zuzentzeko,
eta bide batez mezu berriak euskaratzeko. Musutruk egindako zeregin honetarako 4 hilabete behar izan diren
arren, emaitzak pena merezi izan du. Euskaratutako, eguneratutako eta zuzendutako moduluen zerrenda
honako albistean aurki daiteke: GNOME bertsio barri hau gustokoa izango duzutelakoan, GNU/Linux sistema erabiltzea eta zabaltzea gomendatzen dizuegu. 2008.eko martxoaren 03an
Zundanek Inkscape marrazketa bektorialak jorratzeko aplikazioaren 0.46 bertsioa euskaratu du. EuskalGNU Elkarteko zerbitzarian eskuragarri jartzeaz gain Inkscape proiektuko garatzaileei ere bidali zaie 0.46 bertsioaren barruan sartzeko. Oharra: inkscape-ren euskarazko fitxategia deskargatzeko joan honako helbidera: Besterik gabe, euskaraketa hau erabilgarri izango duzulakoan, ongi izan. 2007.eko abenduaren 22an
OpenOffice.org bulegotikako suitearen 2.3.0 bertsioa eskuragarri utzi da EuskalGNU elkartean. Honako sistema eragileentzako eratua dago: Debian GNU/Linux (eta banaketa honetan oinarritzen diren sistemak: EusLinux, Ubuntu, EHUX, e.a.), RedHat Linux (eta antzekoak: Suse, Fedora, Mandrake, e.a.); MacOS X (Intel arkitekturan); Windows. Deskargatzeko joan EuskalGNUko OpenOffice.org atalera, honako helbidean: On dagizuela! 2007.eko maiatzaren 4an
OpenOffice.org bulegotikako suitearen 2.2. bertsioa euskaratu da. Honako sistema eragileentzako eratua dago: Debian GNU/Linux (eta banaketa honetan oinarritzen diren sistemak: EusLinux, Ubuntu, EHUX, e.a.), RedHat Linux (eta antzekoak: Suse, Fedora, Mandrake, e.a.); MacOS X (bai Intel bai PowerPC arkitekturak); Windows. Kaleratu berri den bertsio honek euskarazko interfazea eta txantiloiak dituen arren, laguntzako fitxategiak ez dauzka euskaratuta. Unean laguntzako fitxategiak euskaratzen ari gara, eta proiektua aurtengo uztailean burutzea espero dugu. Itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, gainbegiratze-lanak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lokalizazio-lana Zundan enpresak eta koordinazio-lana EJIEk. Deskargatzeko joan Euskarazko softwarea deskargatzea atalera, honako helbidean: On dagizuela! 2007.eko apirilaren 16an
Pykota sareko imprimagailuak eta erabiltzaileak kudeatzeko sistema bat da, eta GPL lizentziapean kaleratzen da. Pykotak GNU/Linux sistema eragilean lan egiten du, inprimatzeko CUPS sistemarekin batera. Bere jatorrian Pykota erabiltzeko komando-lerroa erabili behar da. PhppyaNG berriz Pykotaren gainetik gauzak konfiguratu eta kudeatzeko tresna da. PHP hizkuntzan programatuta dago eta Apache zerbitzari baten gain lanean aritzeko prestatuta. Proiektu hau bezero zehatz batentzako garatu da, ondorioz zentru bakoitzak bere beharretara moldatu beharko luke. Deskargatzeko helbidea: 2007.eko otsailaren 5ean
GNU/Linux sistema eragilean asko erabiltzen den beste mahaigaina KDE da. KDE mahaigaineko euskaraketa lanak bolondres talde batek lantzen ditu. EuslakGNU elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztutako proiektuaren helburua KDEko aplikazio batzuen euskaraketa amaitzea edota zuzentzea izan da. Proiektu honetan burututako lana euskaratu gabeko mezuak itzultzea, eta jadanik euskaratuta zeudenak GNOMEko terminologia eta estiloari egokitzea izan da. Honako aplikazioak itzuli/zuzendu dira: GNOMEko eta Zundaneko garatzaileen partez atsegingarria izango duzutelakoan gaude. 2006.eko irailaren 1ean
GNOME mahaigaina GNU/Linux sistema eragilean erabiltzen diren mahaigain ospetsuenetarikoa da. Interfaze txukun eta erabilgarria eskaintzen diolarik erabiltzaileari. 2006. irailaren 6ean GNOME 2.16 bertsioa kaleratzea aurrikusten da, hori dela eta aplikazioen garapenean sorten edo aldatzen doazten mezuen eguneraketa landu du Zundanek. Aurrez euskaratuta zeuden programak eguneratzeaz gain, beste aplikazio berri batzuk ere euskaratu dira: GNOMEko eta Zundaneko garatzaileen partez atsegingarria izango duzutelakoan gaude. 2006.eko apirilaren 18an
LyX liburu, txosten eta bestelako dokumentu profesionalak idazteko testu-prozesadorea da, eta barrutik LaTeX erabiltzen du. Mundu osoko hainbat unibertsitateetan eta aldizkarietan erabili ohi dute tesiak edo artikuluk zientifikoak prestatzeko. LyX aplikazioaren 1.4.1 bertsioa argitaratu da, eta lan koordinatuan arituz, Zundanek ere aplikazioaren mezuen eguneraketa eta euskaraketa burutu du. LyXen hainbat pantaila-kaptura jarri dira ikusgai GNU/Linux atalean. 2006.eko martxoaren 17an
Inkscape diseinugintzako tresna oso eraginkorra da. Inskape aplikazikoarekin marrazketa bektorialak jorratzen dira, eta Gimp programarekin batera diseinu dotoreak sortzeko eta ekoizteko talde paregabea osatzen du. Euslinux 2005 proiektuan euskaratu zen Inkscape lehen aldiz, orain berriz, duela gutxi kaleratu den Inkscape 0.43 bertsioaren eguneraketa landu du Zundanek. Euskalgnu elkartearen gunean utzi da inkscape 0.43 bertsioa euskaraz erabiltzeko behar den fitxategia. Bi formatu jarri dira eskuragarri: Oharra: inkscape euskaraz erabiltzeko deskargatu inkscape.mo fitxategia eta supererabiltzaile gisa kopiatu /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/ direktorio pean inkscape.mo izenarekin. Honako agindua erabiliz (adierazi dagokion deskargaren bide-izena) segundo batean instalatuko duzu (supererabiltzailearen pasahitza eskatuko dizu): Besterik gabe, euskaraketa hau erabilgarri izango duzulakoan, ongi izan. 2006.eko urtarrilaren 31an
EusLinux 2005 banaketa kaleratu da. Azken hilabeteotan hainbat proba landu dira, eta egiaztapenak egin ondoren, Interneten jarri da eskuragarri. Bere jatorria Debian GNU/Linux banaketa ospetsuan oinarritzen da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatu du EusLinux Debian 2005 proiektua: ikusi http://www.euskara.euskadi.net gunea. Proiektuan bi arlo jorratu dira: alde batetik GNOME-ko eta Debian-eko hainbat tresna euskaratzea; bestalde aurreko proiektuetan (Euslinux 10.0, OpenOffice.org, e.a.) itzulitakoak eguneratzea. Proiektu honetako partehartzaileak honakoak dira (alfabetikoki ordenatuak): Joan honako helbidera EusLinux Debian 2005 banaketa eskuratzeko:
Edo egin klik honako estekan zuzenean deskargatzeko: Bestalde, proiektuarekin bat (paraleloki) GNOME mahaigainaren 2.12 bertsioaren eguneraketa landu eta 2.14 bertsioa prestatzen diardu Zundan enpresak (EuskalGNU elkartearen eta hainbat bolondresen laguntzarekin). 2005.eko urriaren 19an
Zundanek bere web gune berria aurkezten dizu. Gune hau Zundan enpresako albiste eta ezaugarriak eskaintzeko prestatu da. Web gune hau Zundaneko garatzaileek eta diseinatzaileek ekoiztu dute, eta web gunearen zerbitzaria Zundan enpresa bertan kokatua dago. Gune hau garatzeko honako tresnak erabili dira: Zundan enpresako ordenagailu guztietan GNU/Linux sistema eragilea erabiltzen da, eguneroko lanak egiteko beharrezkoak diren aplikazioak (eta gehiago) eskaintzen baititu. Gune hau zure atseginekoa izango duzulakoan, mila esker zure harretagatik. |
|
| Albisteak: 01 - 02 |