Zundan - informatika zerbitzuak
    


  

2008.eko apirilaren 23an



    Zundan-ek berriro OpenOffice.org bulegotikako suitearen 2.4.0 bertsioa eskuragarri utzi du EuskalGNU elkartean.

    Honako sistema eragileentzako eratua dago: Debian GNU/Linux (eta banaketa honetan oinarritzen diren sistemak: EusLinux, Ubuntu, EHUX, e.a.), RedHat Linux (eta antzekoak: Suse, Fedora, Mandrake, e.a.); MacOS X (Intel arkitekturan); Windows.

    Deskargatzeko joan EuskalGNUko OpenOffice.org atalera, honako helbidean:

    http://ooo.euskalgnu.org

    On dagizuela!



2008.eko martxoaren 13an



    Zundan-ek komunitatearekin hartutako ardurarekin jarraituz GNOME mahaigainaren 2.22 bertsioaren euskaraketa landu du. Aurrez euskaratuta zeuden mezu guztiak berriro gainbegiratu dira banan bana zeuden akatsak zuzentzeko, eta bide batez mezu berriak euskaratzeko. Musutruk egindako zeregin honetarako 4 hilabete behar izan diren arren, emaitzak pena merezi izan du. Euskaratutako, eguneratutako eta zuzendutako moduluen zerrenda honako albistean aurki daiteke:

    http://www.euskalgnu.org

    GNOME bertsio barri hau gustokoa izango duzutelakoan, GNU/Linux sistema erabiltzea eta zabaltzea gomendatzen dizuegu.



2008.eko martxoaren 03an



    inkscape logotipo txikia

    Zundanek Inkscape marrazketa bektorialak jorratzeko aplikazioaren 0.46 bertsioa euskaratu du. EuskalGNU Elkarteko zerbitzarian eskuragarri jartzeaz gain Inkscape proiektuko garatzaileei ere bidali zaie 0.46 bertsioaren barruan sartzeko.

    Oharra: inkscape-ren euskarazko fitxategia deskargatzeko joan honako helbidera:
    http://deskargak.euskalgnu.org/poak

    Besterik gabe, euskaraketa hau erabilgarri izango duzulakoan, ongi izan.



2007.eko abenduaren 22an



    OpenOffice.org bulegotikako suitearen 2.3.0 bertsioa eskuragarri utzi da EuskalGNU elkartean.

    Honako sistema eragileentzako eratua dago: Debian GNU/Linux (eta banaketa honetan oinarritzen diren sistemak: EusLinux, Ubuntu, EHUX, e.a.), RedHat Linux (eta antzekoak: Suse, Fedora, Mandrake, e.a.); MacOS X (Intel arkitekturan); Windows.

    Deskargatzeko joan EuskalGNUko OpenOffice.org atalera, honako helbidean:

    http://ooo.euskalgnu.org

    On dagizuela!



2007.eko maiatzaren 4an



    OpenOffice.org bulegotikako suitearen 2.2. bertsioa euskaratu da.

    Honako sistema eragileentzako eratua dago: Debian GNU/Linux (eta banaketa honetan oinarritzen diren sistemak: EusLinux, Ubuntu, EHUX, e.a.), RedHat Linux (eta antzekoak: Suse, Fedora, Mandrake, e.a.); MacOS X (bai Intel bai PowerPC arkitekturak); Windows.

    Kaleratu berri den bertsio honek euskarazko interfazea eta txantiloiak dituen arren, laguntzako fitxategiak ez dauzka euskaratuta. Unean laguntzako fitxategiak euskaratzen ari gara, eta proiektua aurtengo uztailean burutzea espero dugu.

    Itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, gainbegiratze-lanak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lokalizazio-lana Zundan enpresak eta koordinazio-lana EJIEk.

    Deskargatzeko joan Euskarazko softwarea deskargatzea atalera, honako helbidean:

    http://www.euskara.euskadi.net

    On dagizuela!






    


  
   Albisteak: 01 - 02   


info@zundan.com
(c) Zundan, 2001-2008